
Jose Mari Rementeria apaiz, itzultzaile eta ohorezko euskaltzainak egindako 'Euzkerazko Dotrinak (II. Gipuzkeraz)' liburua aurkeztuko da barikuan [azaroak 7], Ondarroan. Kalapitxi kaperan izango da aurkezpena, 18:00etan.

Martitzeneko [azaroak 4] Osoko Bilkuran onartu zuten Ondasun Higienizen Gaineko Zergaren igoera: %50etik %150era igo dute.

Euskal Herri osoko aditu eta arituak elkartuko dira hitanoa sustatzeko asmoz zapatuan Markina-Xemeinen, Euskal Herriko II. Hika Topaketetan. Eskualdeko ordezkaritza ere ez da faltako egingo dituzten mahai-inguruetan, eta parte hartzeko izen ematea gaur itxiko dute. Arratsaldean bertso saioa egingo dute, jardunaldiko partaide zein herritarrei irekia.

Azaroaren 25an eta 26an egingo dute topaketa Durangon, eta parte hartu gura duten programatzaileek azaroaren 21era arte [barikua] dute izena emateko aukera.

Saturraran Elkarteak Oroimen Eguna antolatu du zapaturako [azaroak 8]. Oroimen asteari emango dio amaiera Saturraranen egingo duten ekitaldiarekin.

Lurdes Ondaro Mallea munitibartarrak eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarrak domekan [azaroak 9] Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurreko faseko saioetako bat lehiatuko dute, Barakaldon.

Nerea Gartzia eta Ainhoa Etxebarria ondarrutarrak domekan [azaroak 9] igoko dira oholtzara.

Aukeratutako argazkiekin 2026eko egutegia egingo dute eta herriko etxeetan banatuko dute.