Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Markina-Xemeingo Larruz ahuntz gazta, Euskal Herriko onena

Bestalde, Behi-esne pasteurizatua kategorian, Berriatuko Txikiñena saritu dute, eta jogurten kategorian bigarren saria eskuratu dute. Iban eta Gorka Muniozguren Larruz ahuntz gaztaren egileak pozik eta eskertuta agertu dira saria lortu izanagaz.

Larruz ahuntz gazta Argazkia: Tolosako Udala
Aintzina Monasterio Maguregi
Markina-Xemein
2025/11/08

V. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka izan da gaur [azaroak 8] Tolosan, eta bertan lehiatu duten Euskal Herriko esne, gazta eta jogurten IV. txapelketan, Markina-Xemeingo Larruz ahuntz gaztak lortu du sari preziatua.

Euskal Herriko zazpi lurraldeetan ekoiztutako esne, gazta eta jogurt mota guztien lehiaketa da ESNEKIren hitzordu nagusiena, eta aurten, 38 gaztandegitako 86 erreferentziak parte hartu dute, zortzi kategoriatan banatuta: gazta freskoak, pasta bigunak, gazta urdinak, behi gazta onduak, ardi gazta onduak, ahuntz gazta onduak, jogurtak eta behi esne pasteurizatua: “Parte hartu duten gaztandegi guztiek norbere esnearekin ekoizten dituzte produktuak”.

Hain zuzen ere, Behi-esne pasteurizatua kategorian Berriatuko Txikiñena izan da irabazlea, eta jogurten kategorian bigarren saria ere eskuratu dute.

Maila bakoitzeko irabazleen artean hautatu da txapeldunen txapelduna, eta horrela, Euskal Herriko gazta onenaren izendapena jaso du Markina Xemeingo Larruz gaztandegiko Larruz ahuntz gaztak. Pozarren jaso dituzte oroigarria, diploma eta txapela Iban eta Gorka Muniozguren anaiek: “Sekulakoa da sari hau guretzat. Eguneroko lanaren eta esfortzuaren emaitza dela uste dugu. Animaliak ondo zaindu, jateko ona eman, estresik eduki ez dezaten zaindu… dena ahuntzen ongizateari begira egiten dugu, eta gaztandegian ere, dena ondo zainduta egiten dugu”. Salmentetan ondo doazen arren, halako sariek bultzada ematen dietela-eta, eskertuta agertu dira irabazi izangatik. Hala ere, gogorarazi dute sariaren atzean ez daudela bi anaiak bakarrik: “Lau aritzen gara honetan lanean. Gu biok etorri gara hona ordezkari modura, baina hau lortzeko Leyla eta Iker ere lanean aritu dira”.

Larruz ahuntz gazta

Argazkia: Tolosako Udala

Tolosako Udalak, HAZIk eta Eusko Jaurlaritzak sustatuta, eta Basque Culinary Center, Esneki zentroa – Leartiker, EFRIFE, GIFE, Esnekigileen Elkartea eta Tolomendi laguntzaile dituela, azokak euskal esnekigintzaren kalitatea eta aniztasuna nabarmendu ditu berriro, lehenengo sektoreari balioa emanez. Eta hain zuzen ere, ekoizleen lana eta sektorearen garrantzia azpimarratu ditu Raul Perez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Elikadura eta Landa Garapen sailburuordeak: “ESNEKI azokak gure gastronomia eta abeltzaintza tradizionala indartzeko aukera ematen du, eta euskal esneki eta gazten kalitatea eta aniztasuna agerian uzten ditu. Bertako ekoizleen lana babestuz, eta etorkizunerako lehiakortasuna bermatuz, sektorea sendotzen jarraitu behar dugu, gure elikaduraren oinarrian dagoen baliabide bat delako”.

Txikiñena, sariagaz.

Txikiñena, sariagaz.Tolosako Udala

Lehiaz gain, Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azokako postuak Trianguloa plazan eta San Frantzisko pasealekuan egon dira. Aurten, 24 ekoizlek parte hartu dute, eta bestalde, aurrekoetan bezala, Gazta Mahaia izeneko dastaketa gidatua ere “arrakasta handiz” egin dute. Leartiker Esneki Zentroko adituen gidaritzapean Beotibar pilotalekuan egin dituzten saioetan, parte-hartzaileek aukera izan dute Euskal Herriko gazta aniztasuna eta kalitatea sakon ezagutzeko: “Saio guztiak bete dira eta txartel guztiak saldu, arrakastaren erakusle”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.