Euskal Herriko Torturatuen Sareak aurkezpena egingo du Ondarroan, eguenean
Lea-Artibaiko lanketaren berri eman eta Euskal Herriko torturatuen Sarearen nondik-norakoak azaltzeko aurkezpena egingo dute eguenean [azaroak 13], 18:30ean, Kofradia Zaharrean.
Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpena.Euskal Herriko Torturatuen Sarea. Euskal Herriko Torturatuen Sareak aurkezpena egingo du Ondarroan eguenean [azaroak 13], 18:30ean, Kofradia Zaharrean. Bertan, eskualdean egiten ari diren lanaren berri emateaz gain, Euskal Herriko Torturatuen Sarearen nondik-norakoak aurkeztuko dituzte.
Otsailaren 15ean aurkeztu zuten Euskal Herriko Torturatuen Sarea Donostiako Kursaalean, “Torturatuak protagonista bilakatu eta milaka eta milaka ahots isilarazi eta ukaturen bozgorailu izateko”. Hala, nazio mailan osatu duten sarea ehuntzen jarraitzea dute helburu, Euskal Herriko torturatuengana iritsiz. Bide horretatik, Lea-Artibai eskualdean ere torturatuekin lanketak egiten hasi direla zehaztu dute saretik: “Torturatuei karpetak helarazten, banatutako karpetak jasotzen, zalantzak argitzen edo beharrezko laguntza eskaintzen”.
Beraz, sareko kideek dei egiten die Lea-Artibain tortura pairatu duten pertsona orori egueneko aurkezpenera joan eta sarearen parte izateko.