Hirugarren postua, Mikele Irazustak Markina-Xemeinen egindako muralarentzat
Euskal Diasporaren Egunaren harira Mikele Irazusta muralgile argentinarrak zesta-punta komunitateari eskainitako murala egin zuen urrian Markina-Xemeinen, eta Street Art Cities orrialdearen urriko munduko mural onenen arteko lehian sartu zen. Herritarrek emandako botoei esker irabazi du hirugarren saria.
Bekobenta kaleko hamargarren zanbakian dago horma-irudia.Mikele Irazusta Joan den astean hautatu zuten Mikele Irazusta artista argentinarrak Markina-Xemeinen egindako murala urrian egindako muralik onena izateko hautagai, eta hirugarren saria eskuratu berri du. Street Art Cities atari ospetsuak hautatu zuen lana, eta atzo [azaroak 10] 22:00ak arte zegoen botoa emateko aukera. Hala, herritarrek emandako botoei esker eskuratu du hirugarren saria Irazustaren lanak.
Euskal Diasporaren Egunaren harira zesta-punta komunitateari eskainitako murala da artista argentinarrak egindakoa; Bekobenta kaleko 10. zenbakian dago, eta 15 metroko altuera eta 9 metroko zabalera dauka. Irazusta oso pozik agertu da hirugarren postua eskuratu izanagatik: “Oso pozik nago errekonozimendu hau jaso izangatik. Uste dut ez dela soilik lorpen pertsonal bat, jendeak ematen didan babesaren ebidentzia baino. Asko hunkitzen nau pentsatzeak boto eta babes horiek, batez ere, nire Argentina maiteko jendearena izan direla, eta baita muralean euren kulturaren eta nortasunaren zati txiki bat ikusteko aukera eduki duten euskaldunena ere”.
Era berean, bere Uruguayko nahiz munduko jarraitzaileekin ere gogoratu da Irazusta: “Argentinarrak eta euskaldunak ez ezik, Uruguaytik nahiz munduko beste tokietatik botoa eman dutenekin ere, oso eskertuta nago. Lorpen hau guztioi esker izan da”.

Bekobenta kaleko hamargarren zanbakian dago horma-irudia.Mikele Irazusta
Sustrai euskaldunak ditu Irazustak, eta adierazi duenez, muralak bere bi etxeen arteko zubia eraiki duela sentitzen du: “Muralaren bitartez nire bi etxeen artean lotura bat sortu izan banu bezala sentitzen naiz, eta horrek hunkitzen nau gehien. Nire artea beste hainbat hormetan erakusten jarraitu nahiko nuke, artea eta kultura munduko beste hainbat kale eta txokotan zabaldu, eta artearen bitartez zubi gehiago sortzeko”.
Ver esta publicación en Instagram