Azaroaren 29an ospatuko da Aulestiko IV. azoka
19 postuk osatuko dute ekoizle eta artisauen azoka, herriko elkarteak barne. 10:00etan irekiko ditu ateak eta 14:00ak arte egongo da erosketak egiteko aukera.
Aulestiko frontoia ekoizle eta artisauen plaza bihurtuko da azaroaren 29an. 16 ekoizle eta artisau postu egongo dira Aulestiko IV. azokan, eta herriko eragileek ere postuak jarriko dituzte. Horrez gain, Eusebio Bengoetxeak euskal artzain txakurren erakustaldia egingo du.
10:00etan irekiko dituzte azokako ateak, eta 14:00ak arte egongo da postuak ikusi eta erosketak egiteko aukera. Gainera, antolatzaileek jakitera eman dutenez, Aulestiko Gazte Asanbladak txosna jarriko du; beraz, jan-edana ziurtatuta egongo da.
Ekoizleei dagokienez, sei izango dira azokan egongo direnak: Ateun (okela produktuak), Garabilla kontserbak, Jesus Martinez (eztia), La familia A (ahatekiak), Labegur (ogi-goxoak) eta Larruz (ahuntz gazta). Artisauak, ordea, hamar izango dira: Arkatza Atelier (denetarik), Bitxik Kool (bitxigintza), Gigil (bitxigintza), Irama_Nineu (joskintza), Jandameida (keramika), Lauky (poltsak), Lurdes Perea (eskulanak), Maluke (denetarik), Maduixa Gorria (arropa) eta Xaboi (kosmetika naturala).
Aipatutako postuez gain, Aulestiko Eskolakoek eta Markina BHIko ikasleek postu bana jarriko dute ikasbidairako dirua lortzeko, eta Kubike Aisialdi taldeak ere jarriko du berea.