Bihotz-biriketako bizkortzea egiten ikasteko aukera egongo da Mendexan
Azaroaren 28an emango dute ikastaroa Mendexako medikuak eta erizainak. Parte hartzeko izena eman behar da.
Herritarren artean jakintza partekatzeko asmoz, Mendexako Udalak eta Goi-Alde jubilatuen elkarteak antolatuta bihotz-biriketako bizkotze ikastaroa egongo da azaroaren 28an. Ander Lopez de Heredia Mendexako medikuak eta Olatz Zumaran Mendexako erizainak emango dute ikastaroa. 17:00etan elkartuko dira, Mendexako udaletxeko ganbaran, eta parte hartzeko izena eman behar da 666 09 01 50 telefonora deituz; 25 pertsonako ikastaroa izango da, gehienez ere. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete: “Zure eskuek bizitzak salbatzen dituzte. Etorri ikastarora eta ikasi zelan egin bihotz-biriketako bizkortzea”.