Euskararen Nazioarteko Eguneko danborradan izena emateko aukera zabaldu dute
Azaroaren 24ra arte egongo da aukera Zaldupe Esklak eta Honda Ahua Guraso Elkarteak antolatutako Euskararen Nazioarteko Eguneko danborradan izena emateko.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskararen aldeko danborrada antolatu dute Ondarroako Zaldupe Eskolak eta Hondar Ahua Guraso Elkarteak, AEK, Artelan eta Ondarroako Udalaren laguntzagaz. Abenduaren 3an Zaldupetik Itsasaurera arteko ibilbidea osatuko dute, 17:30ean, Euskarak batzen gaituelako lelopean. Izen-ematea zabalik dago azaroaren 24ra arte: Deñe dietetika dendan, Kulixka tabernan, Turismo Bulegoan edo Zaldupeko webgunean.
Entseguak Zaldupeko jolastokian egingo dira, azaroaren 18an, 19an, 25ean eta 26an. Bi txandatan egingo dituzte: lehenengoa, 16:15etik 16:45era, eta bigarrena, 16:45etik 17:15era. Antolatzaileek arrantzale arropak janzteko deia egin diete parte hartzaileei: “Jantzi zure arrantzale arropak eta etorri euskararen aldeko danborradara! Arropak inolako keinurik gabe, eta ez ahaztu gerrikoa”.