Destiny driver antzezlanak hirugarren saria eskuratu du
Kriselu Saria ere irabazi zuen antzezlanak.Ugaitz Alegria. Ugaitz Alegria ondarrutarra antzezle den Destiny Driver antzezlanak hirugarren saria lortu berri du. Getari Etxegarairekin batera egindako antzezlanak gidoi onenaren saria eskuratu zuen lehenengo, Café Bilbao teatroaren eskutik, eta Pabellon 6ko Kriselu saria bigarren. Hirugarrena urrian jaso du; izan ere, Lezoko III. Antzerki Testu Labur onenaren irabazlea izan da.
Euskal Herriko txoko guztietan dituzte lotuta hitzaldiak, eta jaialdi “garrantzitsuetan” ere egongo direla zehaztu du Alegriak; besteak beste, Iruñeko Loraldia jaialdian, Durangoko Azokan, Bilboko kapsula jaialdian eta Gasteizko 150gr jaialdian. Gainera, Durangoko Azp
Horrez gain, Lea-Artibai eskualdean ere badituzte zenbait hitzordu: abenduaren 20an [zapatua] Ondarroan izango dira, eta otsailaren 6an, berriz, Lekeition.