
Boga-Boga Ondarroako Emakumeen Elkarteak 30 urte bete dituen honetan, taldea osatzen duten andreei aitortza eta omenaldia egiteko asmoz, ‘Boga-Boga zahartzaro feministarantz’ dokumentala estreinatuko dute gaur, Feministaldian. Taldearen ibilbidea, adineko emakumeen ahalduntzea, eta gozamenerako eskubidea mahaigaineratzen ditu dokumentalak, testigantza kolektiboen bitartez.

Iberiar penintsulako panettone artisauen lehiaketako hamar onenen artean sailkatu dira, eta eguaztenean [azaroak 19] Italian lehiatuko den finalerako txartela eskuratu dute.