Antton Telleriaren 'Ninini' bakarrizketarekin eman diote hasiera Antzerkiaz Blai! emanaldiari
Barikuan eman zioten hasiera Mutrikun Antzerkiaz blai! jaialdiari. Antton Telleriak ireki zuen jaialdia Ninini antzezlanagaz, eta. jendetza batu zen Egañan; guztira, 280 sarrera baino gehiago saldu ziren. Gainera, jendeak erantzun ona izan zuen Telleriaren bakarrizketaren aurrean. Bestalde, domekan, Miñan antzezlana egon zen Egañan, eta bertan ere jendetza batu zela azpimarratu dute antolatzaileek. Gainera, antolakuntzatik aierazi dute Akelarreren emanaldiak atzeratu egingo direla, eta aurrerago iragarrko dituztela data berriak.
