MX3T taldeko Jabier Urkidik irabazi du Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Txapelketako Elgetako jardunaldia
Hiru bola sartu eta bederatzi txirlo bota ditu Jabier Urkidi markina-xemeindarrak. Finala zapatuan [azaroak 22] izango da, Etxaguenen.
Elgetako irabazleak.Jabier Martino Finala baino ez da falta Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa amaitzeko: zapatuan [azaroak 22] izango da, Etxagueneko bolatokian, 12:00etan. Horren aurretik, baina, azken jardunaldia jokatu berri dute bolariek. Zapatuan [azaroak 15] Elgetako bolatokian 74 bolari elkartu ziren bosgarren jaurtialdirako, eta MX3T taldeko Jabier Urkidi izan da irabazlea: hiru bola sartu eta bederatzi txirlo bota zituen Urkidik.
Bigarren postuan, ostera, San Andres taldeko Jose Antonio Nuñez izan zen, hiru bola sartuta eta zazpi txirlo jaurtita; sailkapen orokorrean lehenengo postua sendotu du, guztira hamabi bola sartuta eta 27 txirlo botata. Bosgarren jardunaldiko hirugarren eta laugarren sailkatuek ere, hiruna bola sartu eta zazpina txirlo jaurti zituzten; San Migel A taldeko Xabier Loiola izan zen hirugarrena, eta Asola Berri A taldeko Enara Montiel, laugarrena. Bosgarren postutik zortzigarrenera bitartekoek, bina bola sartu eta seina txirlo jaurti zituzten, eta honela sailkatu dira, hurrenez hurren: Gorka Bereziartua (Elgeta), Jabier Martino berriatuarra (MX3T A), Etor Goikoetxea (Etxaguen F) eta Jokin Arrizabalaga (Lastur B).