
Lehen faseko datuak entregatzeko azkenengo eguna abenuaren 12a izango dela zehaztu du Mutrikuko Udalak.

Urtarrilaren 2an [barikua] lehiatuko da Ondarrutar Naturala Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian, 18:00etan.

Musika Haizeak zikloaren baitan, Karmengo elizan eman dute kontzertua. Antolatzaileek balorazio "oso positiboa" egin dute.

Abenduaren 12ra arte jarri dute, eta barikuetan eta domekatan bisitatu daiteke, doan.

Uhagoneko batzar gelan egongo da bulegoa. Zalantzak argitu nahiz familia ugarien abantailen inguruko informazioa jasotzeko aukera egongo da. Txanda hartzen dutenek lehentasuna edukiko dute.

Abenduaren 8an Uni frontoiko oholtzara igoko dira Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Jone Uria. Sarrerak salgai daude.

Titu ba prozesuaren baitan, sendabelarrak ezagutzeko ibilbidea eta tailerra egin dituzte Arretxinagan. Antolatzaileak pozik agertu dira ekintzagaz, eta hurrengoetan ere parte hartzera gonbidatu diete herritarrei.