Eguenean Hirukideren bulegoa egongo da Markina-Xemeinen
Uhagoneko batzar gelan egongo da bulegoa. Zalantzak argitu nahiz familia ugarien abantailen inguruko informazioa jasotzeko aukera egongo da. Txanda hartzen dutenek lehentasuna edukiko dute.
Hirukidek Markina-Xemeinen egingo du hurrengo geldialdia. Eguenean [azaroak 20] bulegoa ipiniko dute Uhagon kulturguneko batzar gelan, eta zalantzak argitzeko aukera egongo da. 09:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara ipiniko dute informazio puntua, eta herritarrei nahiz inguruko herrietako bizilagunei zuzendutako zerbitzua izango da.
Jakitera eman dutenez, familiek kide ugari modura dituzten eskubideak, laguntzen, hobarien eta baimenen informazioa, Hirukideko bazkide gisara dituzten abantailak eta Hirukideren zerbitzu eta jarduera guztien berri edukitzeko aukera egongo da.
Bertaratzeko ez da txandarik hartu behar, baina lehentasuna izango dute galdetegia bete eta aurrez hitzordua hartzen dutenek. Gaineratu dutenez, zalantzarik edo iradokizunik edukiz gero hirukide@hirukide.com helbidea eta 945 25 36 02 telefonoa ipini dute eskuragarri.