Herriko nahiz eskualdeko musikazaleak elkartu ditu Ganbara abesbatzaren kontzertuak
Musika Haizeak zikloaren baitan, Karmengo elizan eman dute kontzertua. Antolatzaileek balorazio "oso positiboa" egin dute.
Ganbara abesbatzak eskaini zuen zikloko bigarren kontzertua.Ganbara Abesbatza Musika Haizeak zikloko bigarren kontzertua entzuteko aukera egon zen joan den zapatuan [azaroak 15] eta antolatzaileek balorazio “oso positiboa” egin dute: “Euskal selekzioaren eta Palestinaren arteko futbol partida zen ordu berean, eta horren eraginez, ez genuen espero horrenbeste jende etorriko zenik. Hala ere, jende dexente etorri zen Ganbara Abesbatza entzutera”.
Adierazi dutenez, herritarrak ez ezik, eskualdeko musikazaleak ere bertaratu ziren Karmengo elizara: “Bertokoak etorri ziren, baina mundu koralarekin eta abesbatzekin lotutako eskualdeko jende asko ere egon zen ikusleen artean. Denak oso pozik geratu ziren abesbatzaren mailarekin eta aukeratutako errepertorioarekin”. Halaber, antolakuntzakoak “oso pozik” geratu dira zikloko bigarren kontzertuagaz; joan de irailaren 12an izan zen lehenengoa, eta abenduaren 13an izango da azkena, Maddi Txurrukaren eta Pablo Fdez. Arrietaren eskutik.

Ganbara abesbatzak eskaini zuen zikloko bigarren kontzertua.Ganbara Abesbatza