Martxan dago Hemen Be Bai merkatari elkartearen tonbola
2000 euro banatuko dituzte sarietan. Tonbola martxan egongo da azaroaren 30era arte.
Beste urte batez, Hemen Be Bai merkatari elkartearen eskutik tonbola egongo da martxan herriko hamaika establezimendutan. Guztira 2000 euro banatuko dituzte, deskontu eta bestelako sarietan banatuta. Azaroaren 30era arte edo txartelak agortu arte egongo da martxan tonbola.
Gutxieneko kontsumiziorik egin beharrik barik, elkarteko 46 establezimendutan erosketaren bat eginez gero txartel bat eskuratuko dute herritarrek; iaz baino bi establezimendu gehiagotan egongo da txartelak eskuratzeko aukera. Hura harraskatuta sariak irabazteko aukera egongo da. Deskontuei dagokienez, 5, 10, 20 eta 50 eurokoak izango dira, eta abenduaren 15a baino lehen erabili beharko dira. Produktu edo zerbitzuen sariak, ostera, abenduaren 4an banatuko dituzte, Piztu Dendak ekitaldiaren baitan; 20:15ean izango da, udaletxe aurrean.
Herriko komertzioak babestu eta tonbolan parte hartzeko deia egin dute. Era berean, pozik agertu dira elkartera batu diren bi establezimendu berriengatik, eta gainontzekoi ere, eurekin bat egitera gonbidatu diete.