Ondarroako Unanue Musika Eskolak askotariko kontzertuak eskainiko ditu abenduan
Abenduaren 1etik 20ra bitartean kontzertuak eskainiko ditu Unanue Musika Eskolak Ondarroan.
Ondarroako Unanue Musika Eskolak musika estilo ezberdinetako kontzertuak eskainiko ditu abenduaren 1etik 20ra bitartean. Lehenengoa, kamara emanaldia izango da eta abenduaren 1ean emango du Artibai Egoitzan, gainera, abenduaren 12an berriro errepikatuko dute kontzertua.
Egun berean [abenduak 1], txelo emanaldia eskainiko dute Alamedan, 16:45ean, eta abenduaren 9an Kulunka eta biolin taldeak Alde zaharrean eskainiko du kontzertua, 19:00etan.
Urtero legez, gabon kontzertua ere eskainiko du Unanue Musika Eskolak. Aurten, abenduaren 15ean izango da, 18:30ean, Kamiñazpiko elizan.
Egitarauari amaiera emateko, abenduaren 19an bi kontzertu eskainiko dituzte: batetik, trikiti eta pandero kalejira egongo da 18:00etan Alde Zaharrean, eta bestetik, rock kontzertua egongo da 20:00etan, Musika Eskolako areto nagusian.