Ondarrutar Naturala lehiaketarako izen ematea zabaldu du Ondarroako Udalak
Urtarrilaren 2an [barikua] lehiatuko da Ondarrutar Naturala Ondarroako Zaldupe Udal Kiroldegian, 18:00etan. Abenduaren 15a izango da izena emateko azkenengo eguna.
2025eko urtarrileko Ondarrutar Naturala lehiaketa.Ondarroako Udala Aurten ere ez du hutsik egingo Ondarrutar Naturala lehiaketak. Urteroko tradizioari jarraipena emanez, urtarrilaren 2an [barikua] lehiatuko da Zaldupe Udal Kiroldegian, 18:00etan. Ondarroako Udalak zabaldu du jada izena emateko aukera, eta abenduaren 15ean itxiko da.
Tribial jokoan oinarritutako lehiaketa da Ondarrutar Naturala; hau da, galdera erantzunen bidez irabazten ditu puntuak parte hartzaileak. Bikoteka jolasteko jokoa denez, irizpide batzuk bete behar direla zehaztu du Ondarroako Udalak. Batetik, bietako bat adinez heldua izan beharko da (16 urte baino gehiago), eta gazteena, berriz, lehen hezkuntzako bosgarren mailan egon beharko da gutxienez.
Aurreko urteko berritasunei eutsita, aurten ere, herriko eragileen parte hartzea bilatuko du udalak. “Honetarako, eragileari buruzko lauzpabost galdera bidali beharko dituzte komunikazioa@ondarroa.eus helbidera, abenduaren 15a baino lehen”. Horrez gain, aurten ere, lehiaketa sorpresaz beteta egongo dela adierazi dute: “Publikoaren parte hartzea sustatuko da lehiaketa guztian, eta sarien artean ere, publikoarena ere egongo da. Gainera, aurreko urteetan bezala, lehiaketako azkenengo ariketa sorpresa izango da”.
Ondarroako Udalak lehiaketan parte hartzeko deia egin die herritarrei: “Animatu jolastera, egun ederra pasako dugu guztiok batera!”.