Larruzek eta Baskaranek sei domina eskuratu dituzte World Cheese Awards lehiaketan
Guztira 5.244 gazta aurkeztu dira lehiaketara, eta Larruzek eta Baskaranek euren mahaiko urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte aurkeztutako gaztekin.
World Cheese Awards, Suitzan.World Cheese Awards Beste urte batez, World Cheese Awards lehiaketak eman ditu eman beharrekoak. Munguan egiten den lehiaketarik garrantzitsuenetarikoa da, eta euskal gaztandegiek urtero lortu izan dute sariren bat. Aurtengoan, errekorrak hautsi, eta 5.244 gazta aurkeztu dira guztira, 46 herrialde ezberdinetakoak. Suitzan jokatu zuten lehiaketa, eta Larruz nahiz Baskaran sariak lortuta itzuli dira etxera.
Gaztak ehundaka mahai desberdinetan banatu, eta gazta bakoitzaren itxura, usaina, ehundura, ahogozoa nahiz zaporea aztertzen dituzte 265 epailek; teknologo, saltzaile, kazetari, erosle, sukaldari, ekoizle nahiz esne-industriako profesionalek osatu dute epaimahaia. Hala, gazta bakoitzari dominarik ez edo brontzezko, zilarrezko edo urrezko domina eman zieten. Gainera, mahai bakoitzeko gazta batek Super Urrea saria eskuratzen du, eta horien artetik ateratzen da munduko txapelduna; aurtengoan Suitzako Bergkäserei Vorderfultigen gaztandegiko 18 hilabeteko Gruyere AOP gaztak irabazi du txapelketa, 85 puntugaz. 2016. urtean Baskaranek lortu zuen haren mahaiko Super Urrea saria, Santa Mañe izeneko gazta onduagaz.

World Cheese Awards, Suitzan.World Cheese Awards
Lea-Artibaiko gaztagileei dagokienez, sei sari eskuratu dituzte. Markina-Xemeingo Larruzek eskuratu berri du Euskal Herriko esne, gazta eta jogurten IV. txapelketako sari nagusia, eta World Cheese Awards lehiaketako sariekin itxiko dute urtea: “Ontze desberdinetako lau gazta bidali genituen, eta zorionez, laurak izan dira sarituak. Guretzat 2025eko kanpaina ixteko modu ezin hobea izan da”. Hiru hilabete eta erdiko gazta onduagaz euren mahaiko urrezko domina lortu zuten, bi hilabete eta erdiko eta lau hilabete eta erdiko gaztekin, zilarrezkoa, eta sei hilabeteko gazta onduagaz, brontzezkoa. Baskarani dagokionez, euren ardi latxen esneagaz egindako bi gazta aurkeztu zituzten, eta zilarrezko eta brontzezko domina bana eskuratu dute.
Datorren urtean Andaluziak hartuko du World Cheese Awards lehiaketa: Kordoban elkartuko dira munduko gaztagilerik onenak.

World Cheese Awards, Suitzan.World Cheese Awards