Ager Solabarrietak Espainiako Tiro Txapelketa irabazi du
Solabarrieta-Badiola bikotea garaile izan da hala zutikakoan, nola etzandakoan.
Ager Solabarrieta tiratzaile ondarrutarrak, Maita Badiola laguntzaleagaz batera, Espainiako Tiro Txapelketa poltsikoratu zuen iragan asteburuan, Alacanten (Valentzia). Zutikako nahiz etzandako modalitateetan parte hartu zuen Ondarroako bikoteak, eta bietan ala bietan urrezko domina irabazi zuten.
Zutikakoan, Manuel Encinas eta Encarnacion Millan sailkatu ziren bigarren postuan; Sonia Rivero eta Antonio Arrabal, ostera, hirugarrenean. Etzandakoari dagokionez, Ana Maria Estrada-Francisco Ortiz bikoteak, batetik, eta Rivero-Arrabal bikoteak, bestetik, osatu zuten azken podiuma.
Azken lorpen horregaz, Solabarrietan goreneko mailan dagoela berretsi du, iragan urrian, Kroazian, 10 metroko Europako Tiro Txapeldun izan ondoren.