Gaztaina Eguna ospatuko dute eguaztenean Markina-Xemeinen
Beti Jai jubilatuen elkarteak herriko ikastetxeekin ibilaldia egingo du, eta ostean, gaztainak banatuko ditu Arkupe aurrean.
Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak antolatuta, Gaztaina Eguna ospatuko dute eguaztenean [azaroak 26] Markina-Xemeinen. Gaztaina erreak jateko aukera emateaz gain, belaunaldiartekotasunari ere bultzada eman nahi diete, eta hala, herriko zenbait ikastetxetako umeekin ospatuko dute eguna.
10:00etan emango diete hasiera egunari, eta gaztainondoak non dauden ezagutuko dute. EzagutuĀ ez ezik, gaztainondoen inguruko informazioa ere jasoko dute ikastetxeetako umeek: “Ibilaldi bat egingo dugu, eta gero gaztaina erreak dastatuko ditugu Arkupe aurrean”. Era berean, jakinarazi dute bertaratzen diren guztien artean gaztainak banatuko dituztela: “Gaztaina denak amaitu arte egongo gara banatzen, eta musika alaia ere ipiniko dugu”.