Lea Artibai sarietan 19.000 euro banatu dira eskualdeko ekintzaileentzat
Sari banaketa Gizaburuagan egin da, eta 56 proiektu aurkeztu dira Leartibai Fundazioak antolatutako laugarren edizioan, iaz baino 19 gehiago.
Leartibai Sariak.Leaartibai Fundazioak. Leartibai Fundazioak antolatuta, Leartibai Sarien laugarren edizioa ospatu zuten joan den astean Gizaburuagan. Guztira, 19.000 euro banatu zituzten eskualdeko ekintzaile berrien artean; izan ere, 56 proiektu aurkeztu ziren aurtengo ediziora, aurrera baino 19 gehiago. Zortzi kategoriatako 18 proiektu sartiu dituzte. Sariketaren helburua Lea-Artibai eskualdean ekintzailetza bultzatzea eta inguruko ekintzaileei ikusgarritasuna ematea izan da beste urte batez. Bizkaiko Forua Aldundia, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkartea, Lea-Artibai Landa Garapen Alkartea eta eskualdeko 12 udalerrietako ordezkariak egon ziren sari banaketan.

Gainera, aurtengo edizioan bi kategoria berri sartu dituzte: lanbide heziketako ikasleen negozio ideia eta landa aukeren lurraldea. Horiez gain, 2024-2025 epealdian nagozio berria martxan jarri duten enpresek jaso dituzte aitortzak.
Guztira zortzi kategorietara bideratu dira sariak, “ekimenaren bilakaera eta eskualdeko ekintzailetzaren dibertsitateatea” erakutsiz: turismoa, ostalaritza, mekataritza, kooperatibismoa, berrikuntza, gazteen ekintzailetza eta landa inguruneko negozio berriak. Leartibai Fundazioko arduraduna den Esti Plazak eskualdeko ekintzailetzaren datuak eman dituen ezagutzera ekitaldiaren hasieran, eta oraindik, martxan jartzeko dauden proiektu gehiago zeudela ere gaineratu zuen: “Lea-Artibaiko ekintzailetzak 85 lanpostu berri eta 74 jarduera sortu ditu azken urteetan”.
Aurtengo ekitaldian, gainera, gazteen ekintzailetzak protagonismu “berezia” izan zuen. Bizkaia Gazteak Lea-Artibai 2025 programaren bidez bost sari banatu dira, eta guztira, 7.500 euro bideratu dira eskualdean negozioa abiarazitako gazte ekintzaileei.
Sare Sozialak. Urtero bezala, sare sozialek ere izan dute beren tokia Leartibai Sarietan. Instagram bidez antolatutako lehiaketan 4.000 boto baino gehiago jaso ziren, eta Osasuntsu Mobiu proiektua izan zen publikoaren gogokoena. Bestalde, boto emaileen artean egindako zozketan Miren Tere ondarrutarrak jaso zuen Hamen Bertokoa ekimeeko tokiko produktuen saskia.
Berritasunak. Edizio honetako berritasunetako bat Landa aukeren lurraldea Saria ian da. Lea-Artibai Landa Garapem Alkarteak eta La Caixak babestutako kategoriak 1.000 euroko bi sari banatu dituzte landa eremuan azken bi urteetan enpresa berria sortu duten edo beren jarduera eraldatu duten proiektuen artean.
Era berean, Lanbide Heziketako Ikasleen Negozio Ideien kategorian lau sari banatu dira, eta horietako bi Arizmendiarrieta Social Ekonomy Think Tank-ek (ASETT) eraman ditu. Hasiera batean sari bakarra jasotzekoa bazen ere, bi proiektuek puntuazio bera lortu zuten, eta saria bikoiztea erabaki zuten.
Ekintzaile hasiberriei eta hazkundean dauden enpresei laguntzen jarraituko duela adireazi du Leartibai Fundazioak, “ekintzailetza kultura sustatzeko eta eskualdeko garapen ekonomikoari eusteko”. Horrez gain, nabarmendu dute, kooperatiba eredua eta balio erantsi handiko negozio berritzaileak bultzatzen jarraituko dutela, “Lea-Artibaiko ingurunearen jasangarritasuna sendotzeko”.
Irabazleak:
- Negozio ideia berritzailea – 1.500 €
- Deslaian Ekoizpenak (Lekeitio) – Mikel Gabiola: Musikan espezializatutako ikus-entzunezko ekoizpenak.
- Ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresa – 1.500 €
- Osasuntsu Mobiu (Ondarroa) – Haritz Badiola: Gorputze mobiu, buru lasatxu eta osasun indartua.
- Merkataritza establezimendua – 1.500 €
- Pausoka Oinetakoak (Lekeitio) – Lourdes Antonio Arriaga: Oinetakoen denda.
- Kooperatiba eredua – 2.000 €
- LOKEN Koop ELT (Markina-Xemein) – Mónica Rodríguez eta Aaron Barrio: Energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoa.
- Emakume ekintzailea – 1.500 €
- Barinagako taberna-jatetxea (Markina-Xemein) – Estefania Szocs: Bertako produktuekin egindako etxeko janaria eta interpretazio gunea.
- Ekintzaile gazteek sortutako enpresa – 5 sari, 1.500 € bakoitza
- ARBAPE (Berriatua) – Aritz Badiola: Mendi gidaritza.
- BASOA+ (Markina-Xemein) – Anton Gandiaga: Mendi garbiketa eta tasazioak.
- Itziar Federópticos (Markina-Xemein) – Itziar Azpeitia: Optika eta optometria.
- Kinotoki (Ispaster) – Malen Nicholson: Zinema eta hezkuntza.
- Soluciones Berritxu (Berriatua) – Briam Lenon: Konponketa lanak.
- Lanbide Heziketako ikasleen negozio-ideia – 4 sari, 500 € bakoitza
- BiziaGO – Pultsera geolokalizatzailea eta informazio medikoa.
- KRESALA – Bertako produktu gourmetekin egindako otzara birziklagarriak.
- Zaindu Zaitez (ASETT saria) – Pastillero automatizatua.
- VASK (ASETT saria) – Edalontzi adimendun berrerabilgarria.
- Landa eremuko aukeren lurraldea – 1.000 €
- Etxabe Eraikuntzak (Etxebarria) – Julen Etxabe.
- Txikiñena Esnekixek (Berriatua) – Aimar Bilbao eta Amalur Arrieta.