'Neandertalak Euskal Herrian' hitzaldia egongo da eguenean Mutrikun
19:00etan izango da hitzaldia, Mendi Zikloaren baitan.
Mendizaletasuna sustatzeko asmoz, Mendi Zikloa antolatu du Burumendi Mendizale Elkarteak. Hala, lehenengo hitzaldia eguenean [azaroak 27] egingo dute, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean.
Asier Gomez Olivenca paleontologoa izango da egueneko gonbidatua. Neandertalak Euskal Herrian hitzaldia emango du, eta aurkikuntza eta ikerkuntza teknika berriei buruz jardungo du. Burumendirekin ere elkarlanean aritu da Gomez, eta besteren artean, azken aurkikuntzei buruz hitz egingo du, izan ere, “Euskal Herrian gaur egunera arte aurkitu den neandertalen fosilen kopururik altuena dago”. Gomez Giza Eboluzioan espezializatutako doktorea eta paleontologoa da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Euskal Herriko hainbat aztarnategitako lanak zuzentzen ditu.
Mendi zikloko bigarren hitzordua abenduaren 4an zen arren, dataz aldatuko dute. Eguna aurrerago jakinaraziko duten arren, Igone Mariezkurrena izango da gonbidatua, eta Lesotho ezagutzen hitzaldia emango du.