Etxebarriko 1825eko urriaren 13ko hilketak, liburu batean bilduta
Gotzon Lobera euskaltzain urgazleak idatzitako liburua aurkeztuko dute domekan [azaroak 30] Etxebarrian.
Gotzon Lobera euskaltzain urgazleak idatzitako San Andres Etxebarriko 1825eko urriaren 13ko hilketak eta ‘Amalau eriyotzena’ bertsopapera liburua aurkeztuko dute domekan [azaroak 30] Etxebarrian. 12:00etan izango da aurkezpena, Etxebarriko Kultur Aretoan. Bertan egongo dira, idazleagaz batera, Jesus Iriondo, Jabier Kaltzakorta, Aiala Larruskain eta Jesuri Zamora ere.