Lehen sorospen ikastaroa egongo da Ondarroan
Leire Egiguren medikuak eta Aiora Gartzia erizainak emango dute ikastaroa, barikuan [azaroak 28], 17:00etan.
Ondarroako Bixikan elkartekoen ekimenez, lehen sorospen ikastaroa egongo da Ondarroan. Barikurako [azaroak 28] ipini dute hitzordua, 17:00etan, Bixikaneko lokalean; parte hartzeko ez da izenik eman behar. Jakitera eman dutenez, ikastaroa Leire Egiguren medikuak eta Aiora Gartzia erizainak emango dute.