‘24 emakume zientzian, artean eta letretan’ erakusketa ikusgai dago Ondarroan
'26 emakume zientzian, artean eta letretan' erakusketa Itsasaurren. Ondarroako Udala. Jakiundek eta Zientziaren Giltzak Elkarteak 24 emakume zientzian, artean eta letretan erakusketa antolatu dute, eta jada, Itsasaurren dago ikusgai. Erakusketaren helburua gizarteari errealitatea erakutsi eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea da: “Neska-mutilek edozein diziplinatan aukera berdintasunean ikasi eta lan egin dezaten, gure gizarteak emakumeek bizitzako arlo guztietan duten presentzia ezagutu eta ikusarazi behar du. Emakumeak ari baitira zientzietan, arteetan eta letretan”.