
Malen Altuna kazetari markina-xemeindarrak beti izan du "argi" komunikazioa zela bere bidea. Irratiaren, telebistaren zein podcastgintzaren bidez, jendearekin "konektatzea" lortu du.

Lekeitioko 48280 taldeak urtebete baino gutxiagoan bigarren aldiz beteko du gaur, Bilboko Kafe Antzokia. Bleszzz, Ruizma, Txoron, Karzu, Ox eta Lil gazte lekeitiarrek sarrera guztiak agortu dituzte, urtarrilaren 11n egin bezala. Aldatu ez direnak herri nortasuna eta euskararen aldeko apustua dira.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Arantza Plaza Zamora gizaburuagarra aukeratu du Bizkaiko txapeldunari txapela jazteko. Plazak bertsolaritzaren transmisioan egindako lana eskertu nahi izan dio elkarteak.

Abenduaren 13an egingo dute Egia-Iriondo Memoriala; hilaren 9, 10, 11 eta 12an izena eman ahalko dute interesdunek.

Zapatuan [abenduak 6] 'Abenduan, on egin' gastronomia azoka egingo dute Amoroton. Neguko bertoko gastronomia dastaketa eta inguruko artisauen azoka txikia egongo dira, txerri pintxoekin batera. Musika eta barra ere egongo da.

Berriatua eta Munitibar sartu dira aurten Lurralde Sarean, eta Bizkaiak 86 udalerri biltzera iritsi da, genero-politikak udalerrietako eguneroko jardunean txertatzeko eta udal txikiei laguntza espezifikoa emateko helburuarekin.

Barikuan [abenduak 5] Miren Amurizak ‘Pleibak’ aurkeztuko du Irakurketa Txokoan, ekintzaz beteriko abenduko lehen ekimenean.

Ondarroako Ernaik Independentziara egunekin bat egin eta, "komunitatea bildu" asmoz, biharko egitaraua prestatu du.

23:55ean gertatu da istripua. Ertzaintza bertaratu da, baina ez dute gidaria aurkitu; haren bila ari dira.

Lehenengoz, epaimahaiak hiru lehenengo sari ematea erabaki du. Ainhoa Lakaren, Eneko Egibarren eta Asier Gil de Muroren lanak izan dira irabazleak.