Auto bat Artibai ibaira erori da Markina-Xemeinen, eta Ertzaintza gidariaren bila ari da
23:55ean gertatu da istripua. Ertzaintza bertaratu da, baina ez dute gidaria aurkitu; haren bila ari dira.
Auto istripua gertatu zen bart gauean Markina-Xemeinen. Ertzaintzak jakitera eman duenez, auto bat bidetik atera eta Artibai ibaira erori zen, zubitik behera. Istripua 23:55etan gertatu zen, eta Ertzaintza bertaratu zenean autoa hutsik zegoen; une honetan, istripuaren zergatia ikertzen eta gidariaren bila jarraitzen dute.
Markina-Xemeingo udaltzaingoak adierazi duenez, gaur goizean ibilgailuak ibaian jarraitzen zuen, eta autoa handik erretiratzeko lanean ari dira; garabia heltzeko zain daude.
