Etxebarriko Udalak Whatsapp kanala zabaldu du
Herritarrengana zuzenean heltzeko asmoz, Etxebarriko Udalak Whatsapp kanala zabaldu du. Bide horretatik, udaleko nahiz herriko informazioa eskutik eskura edukiko dute etxebarritarrek. Besteren artean, udal zerbitzuen, herriko albisteen eta ekintzen eta jardueren inguruko informazioa zabalduko dute bide horretatik.
Whatsapp kanala norabide bakarrekoa den arren, udal ordezkariek gogorarazi dute udal bulegoak zabalik daudela astelehenetik barikura 09:00etatik 14:00etara, eta webgunean jasota dauden telefono zenbakiak nahiz posta elektronikoak erabili daitezkeela iradokizunak bidaltzeko.
Whatsapp kanalera batu nahi dutenek udalarekin kontaktuan ipinita edo hurrengo estekan sakatuta batu daitezke.