Hiru irabazle ditu Mendexako argazki lehiaketak
Lehenengoz, epaimahaiak hiru lehenengo sari ematea erabaki du. Ainhoa Lakaren, Eneko Egibarren eta Asier Gil de Muroren lanak izan dira irabazleak.
Asier Gil de Muroren 'Itsasue itsasuen gainetik' argazkia. Mendexako Udalak udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa ipini zuen martxan urrian, eta lehiaketak jada badu irabazlea. Aurtengoa berezia izan da, izan ere, irabazle bat eduki beharrean, hiru ditu: “Epaimahaia azaroaren 12an batu zen, eta ez zuten lortu lehen saria emateko hiru aukeren arteko berdintasun hausterik. Beraz, lehen aldiz, hiru lagun dira lehen postua lortu dutenak”. Hala, hiru sariak euren artean banatuko dira.
Mendexa eta mendexarrak izan da gaia, eta Ainhoa Lakaren Akenak martxan, Eneko Egibarren Mendexarrentzat etorkizuna? eta Asier Gil de Muroren Itsasue itsasuen gainetik argazkiak izan dira irabazleak.

