
Andres Urrutia euskaltzainburu ondarrutarrak Bilboko Udalaren Bilboko Ospetsu izendapena jaso du, Bilbon euskararen alde egindako lan irmoa aitortuta. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 15ean izango da, Bilboko udaletxean.

EH Bilduk alde bozkatu du eta EAJk aurka. 2026rako herritarrek eskatutako hamar proiektu “ilusionagarri” aurkeztu dituzte.

Gerediaga elkarteak eskatuta, Durangoko Azokaren parte diren sortzaileak, eragileak eta bisitariak aztertu ditu Siadecok. Iaz egin zituzten inkestak eta aurten aurkeztu dituzte emaitzak, eta ikerketak berretsi egiten du Durangoko Azokak euskarazko kultur sorkuntza bultzatzeko duen garrantzia.

Ateak ireki berri ditu Itziar Optika eta Optometria zentroak Markina-Xemeinen, eta urriaz geroztik, ikusmenaren funtzio guztiak aztertu eta terapia espezializatuak eskaintzen dabiltza Itziar Azpeitia eta Ainhoa Torrontegi.

Ertzaintzak indarra erabiliz lapurreta egitea egotzi die bi atxilotuei. Atxilotuek aitortu dute hurbileko industrialde batean egin dutela lapurreta.

Ertzaintzak substantzia estupefazienteak aurkitu ditu gizonaren ibilgailuan. Arrosa koloreko bederatzi pilula, 56 gramo baino gehiago anfetamina eta marihuana-landareen hondakinak atzeman ditu.