Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Andres Urrutia Bilboko Ospetsu izendatu dute

Andres Urrutia euskaltzainburu ondarrutarrak Bilboko Udalaren Bilboko Ospetsu izendapena jaso du, Bilbon euskararen alde egindako lan irmoa aitortuta. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 15ean izango da, Bilboko udaletxean.

Euskaltzaindia Andres Urrutia Euskaltzaindiako burua.Euskaltzaindia
Garaia Pagola Urriza
Ondarroa
2025/12/08

Bilboko Udalak, 2001az geroztik, Bilboko Ospetsua izendapena ematen die hiriko zenbat pertsonei, eta jakinarazi ditu aurtengo saridunak ere. Hiriaren alde egindako ekarpena eta ibilbide profesionala aitortzen dituen sariketa da, eta aurten beste bost izen gehituko dituzte urteetako zerrenda luzean; tartean dago Andres Urrutia Badiola ondarrutarra ere. Urrutiagaz batera izendatu dituzte Ibon Areso Mendiguren, Gurutze Beitia Basterretxea, Begoña Etxeberria Madariaga eta Joaquin Atxukarro Arisketa ere.

Besteren artean, Urrutia Euskaltzaindiako buru da 2005etik, eta udalak haren ibilbidea aintzatetsi nahi izan du izendapenagaz, “Bilbotik euskara defendatzeko eta bultzatzeko egindako lan irmoagatik”.

Gainontzeko izendapenei dagokienez, udalak bakoitzaren ibilbidea eta hiriarekin izan duten lotura nabarmendu ditu. Ibon Areso Mendiguren, Bilboko alkate ohia, Bilboko hirigintzaren eraldaketaren eragile gisa goraipatu dute; Gurutze Beitia Basterretxeak, berriz, “aktore gisa duen talentua eta bilbotar umorea eta bihotza” direla-eta jaso du aitortza. Soziologoa den Begoña Etxeberria Madariagaren kasuan, “gazteen enplegua hobetzeko konpromisoa eta bere balioak” izan dira gakoak.

Musika mundutik, Joaquín Atxukarro Arisketa piano jotzailea sarituen artean dago aurten; herritarren bozketaren bidez gehitu da ospetsuen zerrendara, aurtengo berrikuntzetako bat. Udalak nabarmendu du “Bilbo munduko agertoki ospetsuenetara eramateagatik eta musika zabaltzeko eta irakasteko egindako lanagatik” merezi izan duela ohorea.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 15ean izango da, 19:30ean, Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan. Aburto alkatea buru izango duen gala berezian sarituak eta hainbat agintari bilduko dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

A11 Greba Orokorra bannerra
A11 Greba Orokorra bannerra

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.