Etxebarriko jubilatuak Lekeition elkartu dira
Atzo [abenduak 7], eguraldi ona lagun, 30 etxebarritar inguruk Lekeitio bisitatu zuten. Herriko jubilatuen elkarteak antolatuta, eguerdia jotzerako Lekeitiorako bidea hartu zuten, eta herritik ibili ostean, Oletako Klaudio Jatetxean bazkaldu zuten. “Egun ederra pasa genuen, eta dena ondo joan zen”, adierazi dute antolatzaileek.