VI. Naberan herri krosa

Euriak ez ditu VI. Naberan herri kroseko korrikalariak gelditu

Gaur [urtarrilak 25] 211 korrikalarik hartu dituzte Ondarroako kaleak: 151 lasterketa handian eta 60 ertainean eta txikian.

Munitibarko San Bizente Jaiak 2025

Gogotik hasi dituzte San Bizente Jaiak munitibartarrek

Gaur [urtarrilak 25] goizean, munitibar gazteak frontoian elkartu dira jolas artean, eta nagusiagoak, karpan, garagardo artean. Gauean kontzertuak izango dira protagonista.

Markina-Xemeingo Udalaren marka berria

Herritik eta herriarentzat egindako marka berria

Markina-Xemeingo Udalak "herriarengandik gertuago" egoteko irudi berria aurkeztu du. Marka berriagaz batera, webgune berria eta areto eta instalazioen erreserbak online egiteko plataforma aurkeztu dituzte.

Izaro Aranburu Rementeria: "Olinpiar Jokoetan lehiatzea da nire ametsa"

8 urtegaz dastatu zuen lehenengo aldiz atletismoa Izaro Aranburu Rementeriak (Aulesti, 2004). Pausoka, helburuak jarriz eta bidea egiten joan da, eta orain, 20 urtegaz, distantzia luzeko lasterketetan dabil, 23 urtez azpiko kategorian. Azken hilabeteetan Bizkaiko eta Euskadiko kros txapelketetan aritu ondoren, ate joka dauka Espainiakoa.

Ondarroako Wikiemakumeok taldeak ikastaroak eskainiko ditu

Ikastaroak urtarriletik maiatzera bitartean izango dira, hilabeteko azkenengo eguaztenetan, 10:00etatik 12:00etara, Etxelilan.

Jon Zabala Arando ikerlari amorotarra

Jon Zabala Arando: "Korrikak euskalduntasuna eraberritzen du"

Jon Zabala Arando ikerlari amorotarrak ‘Bilkura kolektiboak bizitzaren erdigunean’ tesia ondu du, bost urte baino gehiagoko ikerketa eginda. Korrikari erreparatuz, Durkheimen eferbeszentzia kolektiboaren teoria frogatu du.

Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskolako eta Markina-Xemeingo Berakruz Ikastolako ikasleak STEAM azokan izan dira

"Bokazio zientifikoak pizteko" helburupean antolatu dute, laugarrenez, STEAM azoka. Gernika-Lumoko San Fidel Ikastolan jorratu da, gaur, azoka, eta Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskolako eta Markina-Xemeingo Berakruz Ikastolako ikasleak horretan parte hartu dute.

Gehiago