LEIRE_GANDIAGA_PSIKOLOGA

Eta zu, zelan zaude? Ondo esan beharko

Leire Gandiaga psikologo etxebarritarrak bakardadearen inguruko ikerketa osatu du Lea-Artibain. 18 urtetik 40 urtera bitartekoena da "bakardade maila altuena" duen adin tartea, eta emakumeak gizonak baino gehiago dira. Lea-Artibai Mankomunitatearen eskutik solasaldiak egin dituzte Etxebarrian eta Berriatuan.

Ilustratzailea

Malen Pazos Illarramendi: "Nire estilora gehien egokitzen den teknika ilustrazio digitala da"

Txikitatik marrazten du Malen Pazos Illarramendik (Mutriku, 1997), eta inoiz ez dio utzi sormena erabiltzeari. Bizitzan zehar esparru desberdinetan ibili den arren, duela lau urte ilustrazioaren bideari ekin zion, Instagrama erakusleiho bezala erabiliz, eta gaur gaurkoz, 36,5 mila jarraitzaile ditu bertan. Bere ametsa, liburu bat ilustratzea da, aukeran, berak egindako istorio batena.

Veneziatik Mutrikura bueltan dator Akerbeltz

Zapatuan [urtarrilak 11] egingo diote ongi etorria mutrikuarrak Akerbeltz erraldoiari, 12:00etan, Goiko Plazan.

Aulestiko herria izango da protagonista 'Denboraren sokak' dokumentalean

Urtarrilaren 10ean [barikua] aurkeztuko du Aulestiko Ondare taldeak sortu berri duen ikus entzunezkoa, 18:30ean, Udal Areto Nagusian.

Javier Arrieta ondarrutarrak aipamena lortu du Espainiako seigarren blog juridikoen sariketan

Blogak aipamena lortzeaz gain, Javier Arrietak bertan argitaratutako artikuluetako bat Espainiako seigarren blog juridikoen sariketako finalaurrekoetara ere heldu zen.

Lekeitioko Andraetxea

Urte berriak denetariko ekintzak dakartza Andraetxera

Besteak beste, aholkularitza juridikoa, irakurketa talde feminista, yoga eta batukada feminista antolatu dituzte. Aholkularitza juridikoagaz hasiko dute urtea: bihar [urtarrilak 10] 18:00etan eskainiko dute saioa, Andraetxean.

Joseba Zabalza argazkilaria Markaz Tulkarem errefuxiatuen eremuan.

Palestinako herriaren errealitatea, beste ikuspuntu batetik

Joseba Zabalza argazkilariak 'Markaz Tulkarem: talde errefuxiatuaren itzulera' erakusketa ipiniko du Markina-Xemeingo Karmeldarren aretoan. Bihar [urtarrilak 10] egingo dute erakusketaren aurkezpena eta solasaldia, 19:00etan.

Gehiago