
48. Euskal Zine Bileraren baitan, Xabat Lertxundi berriatuarrak bere lehen film labur «serioa» aurkeztuko du zapatuan [urriak 18], 12:00etan, Ikusgarrin. Aktore ondarrutarrak ditu bidelagun, baita Itziar Ituño ere.

Banakako eta taldeko ekintzen bitartez trantsizio energetikoa eta klima aldaketa publiko guztietara hurbiltzeko tailerrak eta sentsibilizazio ekimenak egingo dituzte bihar [urriak 17] hasi eta urriaren 26 [domeka] bitartean, Lea-Artibaiko hainbat herritan.

Herriko aktibitate komertziala suspertu eta herritarren ekonomian laguntzea du helburu. Bi asteko iraupena izango du: azaroaren 2an [domeka] amaituko da.

Katalunian ospatzen ari diren Munduko Geoparkeen Estatuko Sareraren Jardunaldi irekietan parte hartzen dabil Euskal Kostaldeko Geoparkea. Jardunaldiak bihar [urriak 16] amaituko dira. Ainhize Azpiazu Mutrikuko alkatea ere bertan dago.

Eguzkik eta Mutriku Natur Taldeak «ondo» baloratu dute Eusko Jaurlaritzak angularen arrantza kapaina bertan behera uztea. Arartekoaren ebazpena «erabakigarria» izan dela adierazi dute.

Zapatuan [urriak 18] egingo dute mendi martxa, eta ibiltariek bi ibilbide izango dituzte aukeran. 08:00etan ekingo diote ibilbide luzeari, eta 10:30ean laburrari.

Lekeitioko herri eskolako Zapran guraso elkarteak zapaturako [urriak 18] egun osoko egitaraua antolatu du.

Aitor Bizkarrak irabazi du Urdulizen atzo (irailak 28) jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa, eta hirugarren, laugarren eta bosgarren izan ziren, hurrenez hurren, Mikel Retolaza Etxebarria, Koldo Gezuraga Seijido eta Garazi Navarro Ugarteburu. Lekeition lehiatuko dute bigarren kanporaketa, zapatuan (urriak 4).

Zaldupe Eskolako jolastokian egingo da emanaldia, domekan [irailak 28], 12:30ean.

Ziortza-Bolibarko Udalak martitzenean [irailak 30] egingo du proiektuaren aurkezpena, 18:00etan, udaletxean.

Lagunkoia taldeak gidatuta eta Auzolan eta Lekitto Bedarra taldekoen laguntzagaz gauzatu zuten atzo [martitzena].

Urriaren 4an ospatuko dute Ispasterko Kuadrilla Eguna, eta bazkarirako elkarlana eskatu dute.

Ignacio Lopez-Goñik eskainiko du asteleheneko [irailak 29] hitzaldia, 18:30ean, Kofradia Zaharrean.

Urriaren 16an izango da irteera; izena eman behar da urriaren 12a baino lehen.