Goxua Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute eguenetik domekara
Bihar [urtarrilak 8] hasi eta domekara [urtarrilak 11] bitarte 11 partida jokatuko dituzte Markina-Xemeingo frontoi txikian.
Gabonetako atsedenaldiaren ostean, martxan daude berriro Goxua Txapelketako pilotariak. Hirugarren jardunaldiari ekingo diete bihar [urtarrilak 8] eta domekara arte [urtarrilak 11] ez du etenik izango. Guztira 44 pilotari kantxaratuko dira asteon, eta 11 partidu jokatuko dituzte.
Bihar eta etzi [urtarrilak 8 eta 9] bigarren mailako hiru partidu jokatuko dituzte, eta sei bikoteek lehenengoz jokatuko dute aurtengo txapelketan. Bihar Cano-Gerrikabeitia eta Uriarte-Malaxetxebarria kantxaratuko dira, eta etzi, Larrazabal-Ezpeleta eta Mendibe-Goratz alde batetik, eta Agirregomezkorta-Lorenzo eta J. Zufiaurre-A. Zufiaurre, bestetik.
Zapatuan [urtarrilak 10] ere, bigarren mailako partiduak izango dira nagusi, izan ere, lehenengo mailako Txurruka-Txurruka eta Esnaola-Mujika (iazko irabazleak) bikoteek baino ez dute jokatuko. Bi bikoteek partidu bana jokatu dute jada, eta biek garaipena eskuratu zuten. Bigarren mailako partidei dagokienez, J. Zufiaurrek eta A. Zufiaurrek berriro jokatuko dute, Zubiria-Gomez bikotearen aurka; azken bikoteak partidu bat jokatu du, eta galdu egin zuen. Bigarrenez jokatuko dute, era berean, Gandixa-Adorrixa eta Loidi-Arribillaga bikoteek ere; lehenengoak X. Uriarte eta M. Uriarteren aurka ariko dira, eta bigarrenak, Arrateren eta Arraizaren aurka. Gainontzeko partidei dagokienez, honakoek lehiatuko dituzte indarrak: Anitua-Arrieta eta Kule-Altuna bikoteek alde batetik, eta I. Jaio-U. Gorostola eta Onagoitia-Aitxulua bikoteek, bestetik.
Hirugarren jardunaldiari amaiera maila bakoitzeko partidu batekin emango diete, domekan [urtarrilak 11]. Bigarren mailako Atxurrak eta Arizmendik partidu bat jokatu eta irabazi dute, eta Jokinen eta Andoniren aurka ariko dira. Lehenengo mailan, ostera, Aldapek eta Aranburuk jokatuko dute Urberen eta Ansoren aurka.
Bigarren jardunaldiko emaitzak. Antolatzaileek espero bezala hasi zuten txapelketa lehenengo jardunaldiagaz, eta bigarrena ere, hala joan zen: abenduaren 18, 20 eta 21ean jokatu zituzten partiduak, Gabonetako atsedenaldia hartu aurretik, eta Markina-Xemein Esku Pilota Taldeko kideek partiduak “ondo” joan zirela adierazi dute: “Partidu batzuk gogorragoak izan ziren, eta beste batzuetan, erraz irabazi zuten garaileek. Hala ere, maila polita erakutsi dute pilotariek”.
Bigarren mailako bi partidu jokatu zituzten pilotariek, eta “borrokatutako partiduak” izan ziren: Atxurrak eta Arizmendik irabazi zuten Gandixaren eta Adorrixaren aurka (18-15) eta Lakak eta Ekaitzek Zubiriaren eta Gomezen aurka (18-12).
Lehenengo mailan lehia estuan aritu ziren Larrea I eta Larrea II bikoteak Txurrukaren eta Txurrukaren aurka, baina ezin izan zuten irabazi; bigarrenek bi tantoren aldeagaz irabazi zuten. Gainontzeko bikoteek ere gogoz lehiatu zuten: Muniozgurenek eta Zugadik irabazi zuten Roberren eta Atxurren aurka (18-8), Legarrak eta Muruagak Anartz Ibarlozaren eta Oier Urrutiaren aurka (18-10), Txirloik eta Urizarrek Latxiren eta Mujikaren aurka (18-8) eta Uzuriagak eta Praderak Ager Martinen eta Igor Uriarteren aurka (18-8). Kortazar-Ube eta Gorostizaga-Arandia bikoteen arteko partidu ere jokatzekoa zen arren, azken bikotea ez zen aurkeztu.
Hirugarren jardunaldiko partiduak:
- Bihar, urtarrilak 8, 20:00etan hasita.
- 2. maila: Cano – Gerrikabeitia eta Uriarte – Malaxetxebarria.
- Etzi, urtarrilak 9, 20:00etan hasita.
- 2. maila: Larrazabal – Ezpeleta eta Mendibe – Goratz.
- 2. maila: Agirregomezkorta – Lorenzo eta J. Zufiaurre – A. Zufiaurre.
- Zapatua, urtarrilak 10, 16:00etan hasita.
- 2. maila: Anitua – Arrieta eta Kule – Altuna.
- 2. maila: I. Jaio – U. Gorostola eta Onagoitia – Aitxulua.
- 2. maila: Zubiria – Gomez eta J. Zufiaurre – A. Zufiaurre.
- 1. maila: Txurruka – Txurruka eta Esnaola – Mujika.
- 2. maila: Gandixa – Adorrixa eta X. Uriarte – M. Uriarte.
- 2. maila: Arrate – Arraiza eta Loidi – Arribillaga.
- Domeka, urtarrilak 11, 17:00etan hasita.
- 2. maila: Atxurra – Arizmendi eta Jokin – Andoni.
- 1. maila: Urbe – Anso eta Aldape – Aranburu.