
2022an, 13/13 auziari zegokion zazpi urte eta erdiko zigorra egotzi zioten Arantza Zulueta abokatu lekeitiarrari, eta lau urtekoa, aldiz, Jon Enparantzari. Auzi beragaz erlazionaturiko Naia Zuriarrainen eta Iker Sarriegiren aurkako zigorrak, ostera, arindu egin ditu Auzitegi Gorenak.

Urtarrilaren 9a eta 11a izango dira erakusketa ikusteko azkenengo bi aukerak. Barikuan, 17:00etatik 20:00etara, eta domekan, 11:00etatik 14:00etara.

Euskal Herriko ordezkaritza talde batek Guatemalara, Hondurasera eta El Salvadorrera bidaiatu zuen iazko uztailean. Herrialde horietako trantsizio ekologikoa ezagutu du taldeak, besteak beste, eta horren ondorio zein sarraskiak Uhagon Kulturgunean aurkeztuko dituzte, barikuan (urtarrilak 9).

Atzo [urtarrilak 6] jokatu zituzten Gaimaz Gabon Sariko finalak Uni frontoian, eta antolatzaileak pozik agertu dira puntisten mailagaz nahiz ikusleen erantzunagaz.

Bihar [urtarrilak 8] hasi eta domekara [urtarrilak 11] bitarte 11 partida jokatuko dituzte Markina-Xemeingo frontoi txikian.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 29a da, eta 2011tik 2017ra bitartekoek parte hartu dezakete.