Zabalik dago Arbideko III. Gazteen Txapelketa Herrikoirako izen ematea
Izena emateko azken eguna urtarrilaren 29a da, eta 2011tik 2017ra bitartekoek parte hartu dezakete.
Ondarroako Arbide Eskalada taldeak antolatuta, Arbideko III. Gazteen Txapelketa Herrikoia lehiatuko dute otsailaren 1ean. Izen ematea zabalik egongo da urtarrilaren 29ra arte, eta arbide.eus webgunetik edo euren sare sozialetan zabaldu duten galdetegitik eman daiteke izena, 17 euroren truke (bazkideentzat, 15 euroren truke).
08:30ean zabalduko dituzte ateak, eta 09:30ean hasiko da txapelketa. Hiru mailatan banatuta lehiatuko dute: 2011-2013 urte bitartekoek, 2014-2015 urte bitartekoek eta 2016-2017 urte bitartekoek. Gaineratu dutenez, gehienez 75 partaideko lehiaketa izango da, eta urtarrilaren 18a baino lehen izena ematen dutenek kamiseta jasoko dute opari modura.