'Basques in Australia' erakusketa Berriatura iritsiko da
Barikuan [urtarrilak 16] irekiko ditu ateak 'Basques in Australia' erakusketak Berriatuan, eta ikusgai egongo da otsailaren 16ra arte.
Lea-Artibaiko herri ezberdinak igaro ondoren, Berriatura iritsiko da Basques in Australia erakusketa. Barikuan [urtarrilak 16] irekiko ditu ateak, eta otsailaren 16ra arte egongo da ikusgai.
Hamar panelez osatutako erakusketa da, eta bakoitzak gai bat lantzen duela azaldu dute antolatzaileek. Berriatuko Goikolau Kultur Elkartean egongo da ikusgai.
Ordutegiari dagokionez, barikuetan eta domeketan egongo da zabalik erakusketa: barikuetan, 18:30etik 19:30era, eta domeketan, 12:00etatik 13:00etara. Gainerako egunetarako goikolau@gmail.com helbidera idatzi beharko da. Antolatzaileek zehaztu dutenez, sarrera doan izango da.
Erakusketa. 2023ko irailean inauguratu zuen erakusketa ibiltaria Australiar Elkarteak, eta ordutik, herriz herri ibili da, alde batetik bestera: “Erakusketa ibiltaria izatearen arrazoietako bat hori izan da, bertan bizitakoek aukera izatea erakusketa lehen pertsonan ikusteko eta bakoitzaren bizipenak partekatzeko, protagonistak beraiek direlako”.