
Etxeko eta zaintzako langileak lan eskubideetan trebatzeko bilduma kaleratuko du Berriatuko Udalak, foro feministarekin elkarlanean egindakoa. Lehen alea zapatuan aurkeztuko diete zaintza langileei, 15:30ean, kultur etxe berrian.

Abenduren 17an izan zuten lehen greba eguna, eta gaur [urtarrilak 14] eta bihar [urtarrilak 15] berriro egingo dute. Langileek elkarretaratzea egin dute Ondarroako Artibai egoitza aurrean.

Herriko plazako bigarren faseko proiektua izango da aurtengo proiektu nagusietako bat, 200.000 euroko partidarekin.

Bihartik domekara [urtarrilak 15-18] jokatuko dute laugarren jardunaldia. Zapatuko [urtarrilak 17] partidak goizez izango dira.

Barikuan [urtarrilak 16] irekiko ditu ateak 'Basques in Australia' erakusketak Berriatuan, eta ikusgai egongo da otsailaren 16ra arte.

Zapatuan [urtarrilak 17] Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldia lehiatuko dute pilotariek. Aurretik Agirre-Morgaetxebarria eta Egiguren V-Eskuza ariko dira. Sarrerak salgai daude.

Zapatuan [urtarrilak 17] 12:00etan hasiko da lasterketa Kalamuako puntan, eta korrikalariak Barinagako frontoira jaitsiko dira. Izen ematea zabalik dago.

Ondarrutarrek Etxelilan eman dezakete lasterketarako nahiz autobuserako izena, gaurtik [urtarrilak 14] urtarrilaren 28ra. Markina-xemeindarrek kamiseta herrian jasotzeko aukera edukiko dute, eta autobuserako izen ematea udaletxean egin behar da.

Sariketa otsailaren 13tik 16ra eta 20tik 22ra egingo dute. Izen ematea domekan [urtarrilak 18] 12:00etatik 14:00etara izango da, Ispasterko udaletxean.