Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek greban jarraitzen dute
Abenduren 17an izan zuten lehen greba eguna, eta gaur [urtarrilak 14] eta bihar [urtarrilak 15] berriro egingo dute. Langileek elkarretaratzea egin dute Ondarroako Artibai egoitza aurrean.
Ondarroako Artibai egoitzako langileak, greban.Artibai egoitzako langileak. Ondarroako Artibai egoitza aurrean batu dira gaur [urtarrilak 14] Garbiketa borroka lelopean garbikuntza sektoreko langileak, euren eskubideak aldarrikatu, egoera bidegabea salatu eta patronalei beren jarrera aldatzeko eskatzeko. Bihar [urtarrilak 15] berriro egingo dute greba, baina ez langileek jakinarazi dutenez, ez dute elkarretaratzerik egingo.
Abenduaren 17an egin zuten lehenengo greba eguna, LAB eta ELA sindikatuek deituta, eta gaur [urtarrilak 14] eta bihar [urtarrilak 15] berriro errepikatuko dute; izan ere, iazko urtarrilean hasi ziren hitzarmena negoziatzen, eta denbora honetan ASELBI-CEBEK eta ASPEL patronalek uko egin diote negoziazioari. Gainera, sindikatuetatik salatu dutenez, dagoeneko bermatutako eskubideak “murriztu” nahi dizkiete: “Patronalak baja osagarriak ezabatu nahi ditu sektorearen soldata igoeraren truke, eta bajak ezabatu ezean, ez du hitzarmena sinatuko. Xantaia honen aurrean argi daukagu bermatu egin behar direla lan osasuna eta gutxieneko soldata duinak. Ez dugu onartuko eskubideen atzera urratsik”.