Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Domekan izango da Ispasterko zaldi mandoen eta kintopekoen sariketarako izen ematea

Sariketa otsailaren 13tik 16ra eta 20tik 22ra egingo dute. Izen ematea domekan [urtarrilak 18] 12:00etatik 14:00etara izango da, Ispasterko udaletxean.

Ispasterko 38. zaldi mando txapelketa Jatetxe Nabarnizeko ordezkariak manta eta txapelagaz. Argazkia: Ispasterko Udala
Garaia Pagola Urriza
Ispaster
2026/01/14

Ispasterko Udalak antolatuta, Zaldi Mandoen 41. Sariketa eta Kintopekoen 31. Sariketa hartuko ditu Ispasterrek otsailean, eta domekan [urtarrilak 18] egongo da izena emateko aukera. Ispasterko udaletxean egin beharko da izen ematea, 12:00etatik 14:00etara, eta animalien identifikazio zenbakia eta mikrotxipa, explotazio kodea eta jabearen datuak aurkeztu beharko dira.

Otsailaren 13tik 16ra eta 20tik 22ra ospatuko dituzte sariketak, eta sari potoloak egongo dira jokoan. Sari orokorrei dagokienez, irabazleak 800 euro, udalaren manta eta txapela eskuratuko ditu; bigarren sailkatuak 700 euro eskuratuko ditu eta hirugarrenak, 600 euro. Laugarren eta bosgarren sailkatuek 500 euro, seigarren eta zazpigarren sailkatuek, 450 euro, zortzigarren eta bederatzigarrenek, 400 euro, hamargarrenak, 350 euro eta hamaika eta hamabigarren sailkatuek 300 euro eskuratuko dituzte. Horrez gain, kintopeko sariei dagokienez, irabazleak 300 euro, Ispasterko manta eta txapela eskuratuko ditu; bigarren sailkatuak, 200 euro eta hirugarrenak, 150 euro. Lau, bost eta seigarren sailkatuek ere, sariak edukiko dituzte.

Gaineratu dutenez, saririk jaso gabe geratzen diren baina irabazlearen markaren %70 egiten dutenek 300 euro jasoko dituzte. Era berean, Lea-Artibaiko hiru partaidek parte hartuko balute (gutxienez), honako sariak banatuko lituzkete: lehenengoarentzat 120 euro, bigarrenarentzat, 100 euro eta hirugarrenarentzat, 90 euro.

Baldintzak. Bi mailetan pisu bereko Ispasterko harria erabiliko dute partaideek. Era berean, abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango da, eta gorako kilo bakoitzeko karga hartu beharko dute; pisaketa proben hasiera baino ordubete lehenago egingo dute. Probak Bizkaiko kirol Federakundeak kontrolatuko ditu, eta antolatzaileak ahalmena dauka edozein aldaketa egiteko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.