Sanbizenteetako boluntario bila
Urtarrilaren amaieragaz batera, San Bizente jaiak heltzear dira Munitibarren. Aurtengo jaien antolaketan laguntzeko, udal ordezkaritzak herritarren esku hartzea sustatzea erabaki du, azken aldietan egin modura. Hori dela eta, jaien antolakuntzan parte hartzera deitu dituzte munitibartarrak. Herritar bakoitzak “zertan laguntzeko prest legokeen” adierazi beharko duela azaldu dute, eta udal antolatzaileak eurak ipiniko direla bakoitzagaz hartu-emanean.
Era berean, ahalik eta herritar gehienen “inplikazioa lortzea” ezinbestekoa dela nabarmendu dute udaletik, jaiak “herritik eta herriarentzako” antolatzen segitze aldera. Horrez gain, antolaketan laguntzeko deialdia herriko kuadrilla, lagunarte eta taldeetan zabaltzeko eskatu dute.