
Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean batuko dira Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauak zapatuan [urtarrilak 17]. 17:00etan emango diote hasiera egitarauari 'Erresistentzia desbiatuak herrietan' mahai-inguruagaz.

Mikele Irazustak Euskal Diasporaren Egunerako sortutako muralak mundu osoko kaleko artearen mapan jarri du Markina-Xemein. Bekobenta kaleko murala 2025eko munduko muralik onena izateko hautagai da; bozketa zabalik egongo da urtarrilaren 31ra arte.

Bihartik [urtarrilak 16] domekara [urtarrilak 18] bitarte ospatuko dituzte jaiak. Besteren artean, VI. Kalamua-Barinaga jaitsiera, artzain txakur erakustaldia, 'Eukaliptus' antzezlanaren emanaldia eta bertso afaria egingo dituzte.

Astelehenerako [urtarrilak 19] bilera informatiboa deitu du Yaalah Elkarteak. 19:00etan, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan batuko dira.