Ateak zabaldu ditu 'Saturrarango haitzak' erakusketak Mutrikun
'Saturrarango haitzak: Artea eta Zientzia' erakusketaren irekiera. Geoparkea. Herenegun ireki zituen ateak Antxon Uskolaren Saturrarango haitzak erakusketak Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean, eta urtarrilaren 25era arte egongo da ikusgai. Erakusketari irekiera ofiziala eman zioten egileak eta Asier Hilario geologoak. Ordutegiari dagokionez, astegunetan 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da erakusketa bisitatzek aukera, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.