Yaalah Elkarteak Oporrak bakean 2026 programa aurkeztuko du Ondarroan
Astelehenerako [urtarrilak 19] bilera informatiboa deitu du Yaalah Elkarteak. 19:00etan, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan batuko dira.
Ondarroako Yaalah Elkarteak bilera informatiboa egingo du astelehenean [urtarrilak 19], 19:00etan, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan. Bertan, Oporrak Bakean 2026 programari buruzko informazioa helaraziko diote programaren parte izan nahi duten pertsonei.
“Oporrak Bakean programari buruzko esperientzia ezberdinak kontatuko dituzte harrera familia izan diren herritarrek. Ondoren, zalantzak eta xehetasunak argitzeko aukera egongo da”, azaldu dute Yaalah Elkarteko kideek. Horrez gain, harrera familia izan nahi duten herritarrei elkartearekin harremanetan jartzeko eskatu diete taldekideek. Bi modu daude horretarako: yaalahelkartea@gmail.com helbidera idatzita edo 633 35 79 06 telefono zenbakira deituta.