'Izeba Txirrita' antzezlanak Zabiel kultur etxea bete du
'Izeba Txirrita' antzezlana, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenetik Zelako Kultur Ideak sortutako Izeba Txirrita antzezlanak Mutrikuko Zabiel kultur etxea bete zuen asteburuan. Ikusleek “txalo zaparradaz” hartu duten antzezlana; barre egiteko zein hausnartzeko uneak eskaini zituzten hiru antzezleek. Antzezlana 1936ko altxamendu frankistan kokatzen da, eta helburua, obraren bidez, memoria kolektiborako ariketa bat egitea da.