
Lea Ibarreko Mankomunitateak egindako azpiegiturak Bengola Natur Energia zentroa hornituko du eta inguruko erabiltzaileei energia berriztagarria banatuko die.

Espaloiak zabaldu, azpiegiturak berritu eta trafikoaren antolaketa aldatuko da; lanek irauten duten bitartean auzoko obra pribatuak mugatuta egongo dira.

2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek parte hartu ahalko dute aurten, eta bi txanda edukiko dituzte aukeran: ekainaren 23tik uztailaren 1era eta uztailaren 3tik 11ra. Izen ematea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.

Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek Elaia Gogenolaren eta Eneritz Lizardiren aurkako partida hiru setetan irabazi dute, eta Euskotren Winter Series txapelkearen final handian egongo dira.

Aranako Ford etxeko Aratz Sanchez nagusitu da XLI. Atxukale Sarian. Mutrikuko probak, estreinakoz, Peio Arreitunandia gogoratu du.

Ohiko bizilekua ez diren etxebizitza hutsei jarriko zaie errekargua. Udalak alegazioak aurkezteko epea zabaldu du apirilaren 7ra arte.

Leartibai Fundazioak martxoaren 12rako antolatu du jardunaldia Markina-Xemeinen. Egoera geopolitiko berriari buruzko mahai-ingurua osatuko dute Ainara Basurkok, Leire Mugerzak, eta Jaione Ganzarainek.

Zapatuan [martxoak 14] egingo du Ernaik Abadiñon ospatuko den Gazte Topagunearen aurkezpena, Ondarroako Gaztetxean. Aurkezpenaren ostean bertso afaria egongo da.