Konboen kontzertuak arrakasta handia izan du, publikoaren erantzun bikainarekin
Pasaden zapatuan [martxoak 7] ospatu zen Konbo kontzertua. Antolatzaileek balorazioa “oso positiboa” egin dute, non aretoa beteta egon zen eta erantzun “oso ona” jaso zuten publikoaren aldetik. Estilo ezberdinak entzuteko aukera egon zen, eta kalitate “oso onez” eraman zen aurrera. Adin tarte ezberdineko ikasleek lan “oso ona” egin zuten eta kontzertu anitza bezain “ederra” izan zen. Antolakuntzatik “oso pozik” geratu dira emaitzarekin.