'Txondor plaza' ikuskizuna estreinatu da Berriatuan
Berriatuako Udala Pasaden eguenean [martxoak 5] Txondor plaza ikuskizuna estreinatu zen Berriatuan. Frontoia herritarrez bete zen Argimalutak konpainiaren lanaz gozatzeko. Berriatuarrek harrera beroa egin zioten, eta bere balioak txalotu: sorlan lana eta herriarekin lortutako konexioa. Txondor plaza Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekari esker egindako lana da, Berriatuko Udalaren eta herritarren laguntzarekin gauzatua.